XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BOTOIEN BILA.

a) Azalpena.

Gauzen arteko ezberdintasunak markatu nahi ditugu.

Gauzak, berdinak eta ezberdinak direla esaten ohituta gaude.

Horretarako berezitasunen bat agertu behar dute eta, begiratzen duenak ikusi.

Neska-mutilen artean arazoak izaten dira xehetasunak bereizteko.

Hala ere, ez denetan.

Badira ariketa moeta hauetan oso ongi moldatzen direnak eta, bapatean ezberdintasunak hatzemateko gai direnak.

Horiek ez dute arazorik aurkituko ariketa honetan.

Ariketa oso erraza da bestalde.

Testuan esaten den bezala, botoiak dituzu, hau da, alkondara batetan jarri behar diren bi botoi berdinak aurkitu behar dira.

Botoi batzuk, argi eta garbi, ezberdinak dira.

Besteak, ordea ia berdinak dira, baina badute xehetasunen bat elkarren artean ezberdintzen diena eta, azkenean bi berdin berdinak daude, lortzea da erantzuna.